Shaun Tan
Shaun Tan (Perth, Australia, 1974) artista, ilustratzaile, idazle eta zinemagile australiarra da. 2011n Astrid Lindgren Saria eskuratu zuen, Haur eta Gazte Literaturako saririk garrantzitsuenetarikoa. [1] Marrazki bizidunetako film labur onenaren Oscar Saria ere jaso zuen 2011n, bere The Lost Thing liburuaren egokitzapenarekin.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shaun Tan 1974an jaio zen, Mendebaldeko Australiako hiriburuan, Perthen. Ama australiarra eta aita txinatarra ditu, marrazketa eta literatura zaleak biak, ondorioz, haien semeak ikasketetan eta lanbidean egindako aukera beti babestu eta sustatu izan dute. Gurasoek izan nahi zutena izaten utzi zietela dio Babar aldizkari digitalean egindako elkarrizketa batean. [3] Etxean liburu asko ez zituztenez, udal liburutegira joan ohi zen Shaun Tan umetan. Eskolan, berriz, "good drawer" edo marrazkilari ona ezizena jarri zioten. Gerora Ingeles Literatura eta Arte Ederrak ikasi zituen Western Australia unibertsitatean.
Gaztetan hainbat fanzine eta aldizkaritan kolaboratzen hasi zen zientzia fikziozko eta beldurrezko istorioetarako ilustrazioak eginez. Ikasketak amaitzean, Haur eta Gazte Literaturara gerturatu zen eta bere lehen argitalpenak Gary Crew idazlearen lanak ilustratuz egin zituen. [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) A masterly visual storyteller. .
- ↑ (Ingelesez) «About me» www.shauntan.net.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Entrevista a Shaun Tan» http://revistababar.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Mendebaldeko Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |